XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

TENIENTEA.
Deitu eiozu, Bizkor! (Badoa Mariño) Beti errua aurrean ez dagoenak, beti gauza bera...(Badoa).

(Etxebarrik irratia biztu, Mariñok itxi dauan tebeoa batu eta mahai atzean jezartzen da, lanerako prest balego edo).

(Sargentua sartzen da, oso harro, paper batzuk eskuan, Andaluz azentu nabarmenaz hitzegingo dau, planta asko, erdi marikita edo marimatxo).

SARGENTUA.
Bueno dia! Ze'egin a'ko gaur ala?.

ETXEBARRI.
(Tebeoa gordeta) Bai, nire sargentu, itota gagoz lanaren lanagaz.

SARGENTUA.
Ba... fotokopia honeek atara ei'ta'u! Berehalaxe!.

ETXEBARRI.
(Jaiki eta) Tenientearen permisurik ez badozu, ezin dautsudaz atara, nire sargentu.

SARGENTUA
Ezet'? Nok e'an daut'u holakorik'? Bero ba, hori baino ez jaku falta, soldadu batek niri agindu...(Harro doa makinarantz, kopiak berak ataratzeko prest).

TENIENTEA.
(Sartuala) Irrati hori! (Etxebarrik amatau) Ea zer diran fotokopiok, erakutsi niri gero!.

SARGENTUA.
(Ikaraturik). Zure esanetara, nire teniente! Ea fotokopiatxu batzuk atera daikedazan, hiru lau baino ez....

TENIENTEA.
Ea zer dan! (Eskutik kentzen deutsoz) Ez, hamaika aldiz esan dot fotokopiagailu hau ez dala gauza partikularrak egiteko. Ez....

MARIÑO.
(Agertuz) Zure esanetara, nire teniente.

Gil tenienteak diño, ze ezin dauela inork formazioa itxi, desfilea hasteko dagoela eta....